Who are we

This page is only available in Euskera.

Izenak berak ematen dio erantzuna galderari: Añorgako dantzariak gara. 2.000 biztanle inguru ditu Añorgak eta ARKAITZ AÑORGAKO DANTZARIAK taldea, 60 helduz (handien taldea) eta 40 haurrez (dantza-eskola) osatua dago.

Baina zer dago izen horren atzean? Lagun talde bat; azken finean lagun talde bat baikara, astero-astero dantzak elkartzen gaituena. Dantza, ikuskizun izateaz gain, ondo pasatzeko eta harremanak sendotzeko aukera baita guretzat.

Gainera, gure aurrekoekin lotzen gaitu dantzak, haien izaerarekin. Inauterietako dantzarik alaienetik ezpata-dantza dotoreenera, guztiek esaten digute zerbait lehengo euskaldunei buruz. Guztiek irakasten digute zerbait. Eta guk irakatsi diguten hori irakatsi diguten bezala azaldu nahi dugu. Lehengo balioak gaurko mundura ekarri nahi ditugu, horiei begiratuz zer ikasia badugula uste dugulako. Mundu indibidualista honetan dantza aitzakia ona baita noizbehinka lagunekin elkartzeko.

Pertsona baten izaerak ez du pertsonak berak soilik osatzen, ingurukoek berari buruz esaten dutenak ere garrantzia handia dauka. Guk argi dugu zer izan nahi dugun. Orain, gugana hurbildu eta zure esku dago lortu dugun ala ez esatea.