Helduen ikastaroa

Urtero antolatzen dugu helduentzako dantza-ikastaroa.18 urtetik gorakoei zuzendua dago, eta helburua Euskal Herriko hainbat dantza ikastea da ondo pasatzeaz gain. Jauziak, fandangoa eta arin-arina, polkak… eta beste hainbat plaza-dantza ikasten dira.
Ikastaroak 8 hilabeteko iraupena du, eta astean behin ordubeteko saioa egiten da. Hilero 10-15 € bitarteko kuota ordaindu behar da.

Ordutegia

Ostegunero 19:00etatik 20:00etara. Ikastaroa Antton Aiestaran Kultur-Etxean (Añorgako zinea zaharrean) izaten da.

Izen ematea

Urritik aurrera, ostegunero, 19:00etan, Antton Aiestaran kultur etxean. Bestela, jarri gurekin harremanetan. Izena emateko data pasa eta izena eman nahi duzuenok ostegunean entseiu orduan ere agertu zaitezkete.