Ezkontzak

Ezkontza edo omenaldi baterako dantzari bila bazabiltza, hementxe duzu aukera. Hauxe da guk eskaintzen duguna:

1. Zortzi dantzarik (lau neska eta lau mutil) eta txistulari batek parte hartzen dute. Eliza barruan, bi mutilek ezpata-dantza dantzatzeko aukera dago. Hala ere, aldez aurretik apaizarekin edo udaletxeko arduradunarekin adostu behar da hori; izan ere, zenbait eliza edo udaletxetan galarazita dago barruan dantzatzea. Ondoren, elizatik ateratzean, sei dantzariek Agurra dantzatzen dute, eta, azkenik, arku eta ezpatekin pasabide bat egiten dute, txistulariak kalejira bat jotzen duen bitartean, ezkongaiak eta gonbidatuak pasatzeko.

2. Bi dantzari (neska bat eta mutil bat) eta txistulari batek parte hartzen dute. Elizatik ateratzean, bi dantzariek Agurra dantzatzen dute.

3. Dantzari bat (neska zein mutila) eta txistulari batek parte hartzen dute. Elizatik ateratzean, dantzariak Agurra dantzatzen du.

Ezkonta baterako gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue hurrengo formularioa erabili dezakezue. Zalantzarik izanez gero edota informazio gehiago eskuratzeko, deitu gure telefonora (626656918) edo idatzi gure helbide elektronikora.

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Telefono zenbakia (beharrezkoa)

Gaia

Mezua