Taldea
Non gaude
Donostia eta Lasarte artean dago Añorga, Donostiako hegoaldetik 2-3 km.-ra. Gure egoitza Antton Aiestaran kultur etxean (zine zaharra) dago; hain zuzen ere, futbol-zelaiaren ondoan dagoen eraikuntza handia da.
N-1 errepideak zeharkatzen du Añorga, eta Cementos Rezola porlan-fabrika da auzoko ezaugarririk ezagunena. Auzo txiki batzuk ere baditu Añorgak: Añorga Txiki, Errekalde, Belartza... eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu (frontoiak, museoa, futbol-zelaia, gazteen lokala, Antton Aiestaran kultur etxea, ...).
Nola iritsi?
- Autoz: N-1 errepidetik. Añorgako elizaren ondoko parkingean aparka daiteke.
- Trenez: Euskotrenekin. Errekaldeko edo Añorga Txikiko geltokietatik oinez etorri daiteke 10 minutu inguruan.
- Autobusez:
- Donostibus: 25. linea. Museum Cementos Rezolaren pareko geltokian jaitsi behar da.
- TSST-Lurraldebus: Museum Cementos Rezolaren pareko geltokian jaitsi behar da.
- Garayar-Lurraldebus: Museum Cementos Rezolaren pareko geltokian jaitsi behar da.