Jarduerak
Helduen dantza-ikastaroa
Urtero antolatzen dugu helduentzako dantza-ikastaroa. 18 urtetik gorakoei zuzendua dago, eta helburua Euskal Herriko hainbat dantza ikastea da ondo pasatzeaz gain. Jauziak, fandangoa eta arin-arina, polkak... eta beste hainbat plaza-dantza ikasten dira.
Ikastaroak 8 hilabeteko iraupena du, eta astean behin ordubeteko saioa egiten da. Hilero 10-15 € bitarteko kuota ordaindu behar da.