Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Ekitaldiak

Ekitaldi nabarmenak

2007ko uztailaren 7a

Añorga

Urtero bezala, Karmengo jaiak hasi baino asteburu bat lehenago, hain zuzen ere, Jubilatuen egunean, Añorgako frontoian dantzatu genuen.

2006ko urriaren 16a

Amasa-Villabona

Olaederra kiroldegian izan zen emanaldia. Emanaldi hartan grabatu zen salgai dugun DVDa.

2000ko uztailaren 20a

Boise, Idaho (AEB)

2 urtetan egon gara Ameriketako Boise hirian. 5 urtean behin antolatzen dute "Jaialdi" festa, eta Arkaitz Añorgako Dantzariak taldekoak 1995. eta 2000. urteetan izan gara. Oso balorazio positiboa egiten dugu gure egonaldiaz, bertan sortu ditugun harremanengatik eta bertako antolatzaile eta ikusleek gurekiko (bai pertsonalki zein dantzekiko) izan zuten arreta eta harrera beroagatik.

1997ko uztailaren 19a

Grezia

1997. urtean Greziako "xiropotamus"-eko herrialdeko jaialdian egon ginen beste Europako hainbat herrialdeetako taldeekin batera, Polonikoak, ...

Hainbat emanaldi labur eskeini genituen inguruko herrietan zein Xiropotamus-en bertan. Berriro ere gure kulturak duen aberastasunaz txundituta gelditu ziren gure emanaldiak ikustera gerturatutakoak.

 1998. urtean Greziako Xiropotamuseko dantza taldea egon zen Añorgan.