Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Ekitaldiak

Ekitaldi nabarmenak

2009ko ekainaren 10a | 10:31etan

Gutiren alde, Konstituzio plazan, 12:30etan

Datorren igandean, ekainak 14, Donostiako KOnstituzio plazan, Guti zenaren aldeko omenaldia egingo dugu.

2008ko irailaren 12an, Euskal Jaietarako emanaldirako gutxi falta zenean, Jose Mari Gutierrez, Guti, taldeko atabalarietako bat, ondoezik sentitu eta handik gutxira hil zen.

Gutiren izenean egingo dugu egiteke utzi genuena eta gonbidatu nahi zaitugu igandean Konstituzio plazara etortzera, guretzako hain berezia den emanaldira.

2009ko ekainaren 1a | 15:27etan

Gutiren omenaldia, Konstituzio plazan, ekainaren 14an

Eguerdiko 12:30etan egingo dugu Guti zenaren omenez emanaldia Konstituzio plazan, 12:30etan.

2008ko azaroaren 15a | 19:30etan

Eibarko Coliseo antzokia

Saria bete dantza

2008ko abuztuaren 2a | 16:30etan

Baiona

Baionako Aste Nagusian, abuztuaren 2an, egin genuen emanaldiak ordubete pasatxo inguruko iraupena izan zuen. Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzak eskeini genituen, Gipuzkoakoak, Bizkaikoak, Nafarroakoak, Zuberoakoak, ... Emanaldiak momentuoro oso harrera ona izan zuen ikusleengan, eta hemendik eskerrak eman nahi ditugu bertara hurbildu zineten guztioi.

2007ko abuztuaren 15a

Donostia

Konstituzio plazan eman genuen emanaldia, Donostiako Aste Nagusiko egitarauaren barruan.

2007ko uztailaren 19a - 2007ko uztailaren 22a

Cantonigroseko Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia - Cantonigros (Katalunia)

Mundu osotik (Georgia, Filipinak, Cerdanya...) etorritako hainbat dantza-talderen artean txapelketa egiten da, eta 1. saria lortu genuen. Sant julia de Vilatorta herriak hartu gintuen, eta bertako herritarrei ere emanaldi polita eskaini genien eta haien parte-hartzea bultzatu genuen.