Berriak
Itzuli
2008ko ekainaren 3a
Ezpalak, Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia
Maiatzaren 31ean Iruñean eta ekainaren 1ean Eibarren ospatutako Ezpalak Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdian uztai-dantza eta uztai-haundi-dantza dantzatu genituen Arkaitz Añorgako Dantzariak taldekoak. Jaialdiaren antolatzaile izan diren Iruñeako Duguna Dantza Taldea eta Eibarko Kezka Dantza Taldeei eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu lerro hauetatik. Eguraldiak lagundu ez arren, dantzak ez zuen hutsegin eta ikustera hurbildutakoek gogoz txalotu zituzten emanaldi guztiak. Jaialdiari buruzko informazio gehiago. http://ezpalak.wordpress.com orrialdean aurki dezakezue.