Berriak
2008ko urriaren 12a
Gutiren omenezko eguna
Arkaitz Añorgako Dantzariak taldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu GUTIren omenetan antolaturiko ekintzetan parte hartu eta egon zareten guztioi. Gustora pasa genuen goiz-eguerdi partea.
2008ko urriaren 11a
Gutiren omenezko meza gaur 12:00etan Karmengo Amaren elizan
12:00etan hasita Gutiren omenezko meza izango da Añorgako Karmengo Amaren elizan. Ezpata-dantza, Neskatxenarekin paseo bat, Oñatiko dantzak eta taldeko musikariek jotako doinuak ikusi.
2008ko urriaren 5a
Meza GUTIren omenez
Datorren larunbatean, urriak 11, eguerdiko 12etan meza izango da Gutiren omenetan. Bertan kantu zein dantza batzuk eskeiniko dizkiogu.
2008ko irailaren 24a
Dantza-eskolan izen-ematea IRAILAREN 27an
Datorren larunbatean, IRAILAK 27, goizeko 11etan, Antxon Ayestaran kultur etxean emango diogu hasiera dantza-eskolaren 2008-2009 ikasturteari. Izena han emango da, eta ordutegiak ere bertan.
2008ko irailaren 15a
Guti joan zaigu
Joan zen ostiralean, Donostiako Konstituzio plazan egin behar genuen emanaldirako prestatzen ari ginela, Jose Mari Gutierrez, Guti -gure taldeko atabalarietako bat- hil zitzaigun. .