Category Archives: Berriak

Arkaitz Arrangoitzeko Mutxiko egunean

mutxikoareneguna1Urriak 14, igandea, Arkaitz Añorgako dantzariok egun pasa egingo dugu Arrangoitzen Mutxiko eguna dela eta.

Festa ikaragarria dago antolatuta egun horretarako. Goizean, musikoak egongo dira eta edonork hartu ahalko du parte. Bazkari herrikoia eta gero, Arkaitz Añorgako dantzariak aktuazioa eskainiko du.

Zuen gustuko emanaldia ematea espero dugu!

Txiliri omenaldia

Igandean, irailak 23, dantza taldeko dantzari ohi eta egungo txistulariari, Txili-ri, omenaldia egingo zaio Añorga. Urte luzetan gure ondoan izan dugun pertsona da Txili eta merezi duen festa antolatu zaio.

Meza ospatuko da eta ondoren dantzaldia eta buruhandiak izango dira. Azkenik bazkari bat antolatu da bere homenez.

Gonbidatuak zaudete guztiok hurbildu eta primerako eguna pasatzeko.

Ane Albisu Añorgan

Asteartean, abenduak 27, hitzaldia antolatu dugu Museoan, 19:00etan. “Atondu” programaren barruan, Ane Albisuk urte luzeetan landu du Euskal Herriko jantzi tradizionala. Gabonetan, festetan… janzten dugun arropak zerikusi zuzena du berak egindako lanarekin.