Guillermo Altuna dantza-maisua hil da

Guillermo AltunaAtzo hil zen, 86 urterekin, Guillermo Altuna, Añorgako dantza-maisua. Joan zen mendeko 50eko hamarkadan Añorgako Dantzariak trebatzen aritu zen, eta berak hartu zuen 1926tik Añorgan irakasten ari izandako Pujana aita-semeen lekukoa. Kandido Pujanaren azken taldeko ikaslea izan zen Guillermo, eta zorroztasun handiarekin mantendu zituen harekin ikasitakoak.

Continue reading Guillermo Altuna dantza-maisua hil da

Dantzari txiki eguna, larunbatean Añorgan

Larunbatean dantzari txiki eguna ospatuko da Añorgan, eta bertako dantzariez gain, Lasarteko, Andoaingo eta Ordiziko dantzariak izango dira auzoan, gonbidatu modura. 12.00etan abiatuko dira dantzariak desfilean, batzuk Errekaldetik eta beste batzuk Añorga Txikitik, eta 13.00etan Añorgako frontoian bilduko dira guztiak. Han eskainiko dute emanaldia.
Bertan bazkalduko dute dantzariek, eta arratsaldean zehar ume jolasetan hartuko dute parte, iluntzera arte.

Iturria: 25geltokia.info